2012-01-17

MAIDER EGüES


Aurreko egunean Hitzen Uberako portadan Maider Egüés baten argazki bat ikusi nuen. Izenak tok-tok egin zuen nire memorian, baina ez nekien zergatik. Googlera jo eta esteka batek beste batera eraman ninduen eta bere wix-en bukatu nuen. Maiderri mezutxo bat idatzi nion, bere lana zenbat gustatzen zitzaidan aitortzeko. Mezu hartatik hona iritsi gara, Maiderri argazki batzuk Bagako ormetan eskegitzeko eskatu eta gero:










Maider, eskerrik asko zure izaera zuzen, autentiko eta era berean xumeagatik. Benetan. Zure mezu bakoitza gordeko dut. Zelatan jarraituko dut zure lana. Noiz edo noiz mezutxo bat jasoko duzu, ziur izan. Bestalde, Bagako ateak zabal-zabalik daude zuretzat eta zure lanarentzat, beraz... nahi duzunean.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

!!!

Anónimo dijo...

Milesker, Eneko. Ilusioa egiten dit nire argazkiak nire web orritik kanpo ikustea. Milaesker bihotzez, baita ere zure hitzengatik. Maider.