2012-01-11

ABSTRAKZIOA


Hasiera batean, Bernaten komentario baten ondoren, poemak testuingururatzen nituen. Poemari identitate bat emateko edo. Poematxo hau New Yorken idatzi nuen, moleskine beltz batean. Beste hamabost libururen artean aurkitu dut. Ezin da bizi eta idatzi aldi berean. Bata egin eta gero bestea. Ordena zuk aukeratzen duzu, nik uste kaosak aukeratzen duela beti. Dena dela.

Ez-bizitzaren metaforan murgildua nagoenean
idatz dezaket soilik.

Horrek izan behar du
batzuek
abstrakzioa deritzotena.


No hay comentarios: