2012-01-31

ODOLAREN MEMORIA


Nola edo hala niretzat garrantzitsuak diren emakumeez mintzatzea gustoko dudala argi utzi dut hemen, hemen, hemen eta hemen. Hona hemen era honetako beste memoria bat, nirekin Madrileko hotel batean birginitatea galdu zueneko emakume batena:

Autobusean nengoen eserita
Madrileko bidean,
atzeko partean erretzea
debekatua ez zegoen garaian.

Dutxako odola ezezik
gutxi gogoratzen dut;
odola eta Paul Newman;
zintzilikaturiko
hoteleko telebista niminoan
arraultz egosiak
bata bestearen atzetik
dozenaka irensten ditu Paulek
ni ohe gainean biluzik
nagoen bitartean
hura ere, nire ondoan,
elkar ukitu barik.

Bere sexua eta bere burua
ile beltz leunez apainduta.

Gogoratzen dut odola
gogoratzen dut bere usaina.
27 urteko Balentziako
perla txikitxo hura
txuria eta iluna,
beltza eta iluna
memoria zuri-beltzean,
odolarena ezik,
odola gorria da nire buruan.
Gau hartan
gorriagoa izan zen.

Odola dutxan datorkit burura
berriro odola
berriro Paul Newman.
Ez dut uste Paul Newman
nire memoria horretan
hilko denik,
agian hamar urte barru
ez dut ezer gogoratuko.
Orain dela hamar urteko
aste santu bezpera hartako
hoteleko ordu horiekin
eta han gertatutako guztiarekin
inoiz ahaztuko ez nintzela
uste nuen moduan.

Orain dela hamar urteko
aste ez-santu
zuri, beltz eta gorriko
odola soilik gogoratzen dut
beste guztia urarekin joan da
kasualidadez,
odola zen
garbitu nahi genuen bakarra.

Pisukideek
Pretty Woman gehi
The Texas Chainsaw Massacre
tituluaz
deitu zuten pasarte hura.


PDFa hemendik jaitsi dezakezu.

No hay comentarios: