2012-01-12

WALK OFF THE EARTH


Talde on batetan taldekide guztiek bat izan behar dute. Aurreko egunean, euskaldun nahiko famatu batek esaten zidan denok berdinak garela, nik bidaltzen ditudan imeil horietako bat bere erantzuna jaso eta gero, erantzuna eskertu nionean. Hauek bat dira, denak berdinak, akojonantea:



Ziurrenik bideoa ikusi duzu (13.000.000 baino gehiagok ikusi baitu), baina bigarrenez ikusteko irrikitan egongo zinen, ezta? Asuntoa da taldeak ez duela webgune funtzionalik, ezta myspace gunerik ere ez. Facebook eta Twitteren daude. Hori bai. Baina horiek nire limitetik at daude.

Esker mila gbñ-ri, berriz ere berak bidali didalako bideoa eta. Horrela jarraituz gero berarentzat, kolaboratzaile gisan, soldata baten bila joan beharko dut! Edo agian beka bat eskatu.

Eguneraketa:

Familia batek bertsioaren bertsioa egin du:

No hay comentarios: