2012-01-11

MEZULARIAN ZIENTZIAZ


Bioguneko Ugo Mayor ikerlariari esker Euskadi Irratiko Mezularia saioan solasaldian ibili nintzen urtea bukatu baino lehen. Egurra eman zidaten, ikerkuntza alde batera uztearren, euskaldunon diruarekin jolasten ibili banintz bezala.

Egia da euskaldunek nire heziketa ordaindu dutela. Arrazoi parte bat badago. Agian euskaldun horiek miseria baten truke egin nuena jakin nahiko lukete. Hemen nago erantzunak emateko. Beken mundua mundu latza da gaur egun, are latzagoa nire bekadun garaiotan. 35 urterekin nire amaren osakidetza txartelean nago, 23 urte nituenetik jotake lanean asteburuak eta oporrak barne egon eta gero ez dut langabezirako eskubiderik. Nire soldata 1000 eurotakoa zen, baina ez nintzen Durangon bizi. Bruselako prezioak 2002tik 2005ra ez ziren txantxa bat. Gero New Yorken, 1600 dolar soilik joaten ziren Naiaren haurtzaindegian. Han bost urte egon ginen. Eusko Jaurlaritzak bi urte "ordaindu" zituen. Egia da beka 2300 eurotakoa zela, hilabetero. Egia da... esker mila 700 euro horiengatik. New Yorken 700 eurorekin pila bat gauza egin daitezke. Joan zaitez aste baterako eta ea 700 eurorekin moldatzen zaren.

Diru mordo horren truke nire izena, eta Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatekoaren izenak ondorioz, 17 artikulu zientifikoetan jarri dut. Nik uste nire lana egin dudala. Oraindik artikulu gehiago idazten ari naiz. Horietan ere insitituzio sakratu orien izenak joango dira, aspaldi dirurik jaso ez dudan arren.

Bestalde, zergatik hainbeste unibertsitate ikasle, doktoradutza, postdoktoradutza ordaindu gero lanposturik ez izateko? Pila batek hasi zuen ikerkuntzan nire promozioan, soilik bik Euskal Herrian lanpostu bat lortu dute. Galdetuiezu beraien ikerketen maila, beraien lan egoera, zer egiteko gai izango ite diren hurrengo hamar urteotan. Ikerlari gehiegi dago lanpostu urrietarako. Urriak eta Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta AEB bezala herrialdeko alderaezinak diren lan baldintzekin. Galdetu teknokatrei ere, zergatik eta nola aukeratzen dituzten beraien zentruetarako (zentruak beraienak direla uste dutelako batzuek) ikerlariak. Nork itzul dezake? Nork ez? Zergatik dago hainbeste euskal zientzilari munduan, ikerkuntza edo beste zeozer egiten?

Nigan milaka euro inbertitu ditu euskal gizarteak ikerlari bihurtzeko. Ziur. Zenbat miloi inbertitu ditu bioteknologian? zenbat miloi unibertsitatean? zenbat ikerkuntza basikoan?

Zergatik ez nuen hau guztia -edo parte bat behintzat- irratsaioan bertan esan? batek daki. Agian ez naiz hain ausarta.

Polemika gustatzen zaidala badakizu. Saio osoa entzun nahi baldin baduzu hemendik jaitsi dezakezu. Nahiz eta gaizki pasa nuela dirudi benetan primeran egon nintzen. Ametsetan nengoela uste nuen Jaime Otamendiren ahotsa entzun nuenean telefonoaren beste aldean, niri galderak egiten. Oso jende jatorrak egiten du lan hor. Eskerrik bereziak gbñerentzat. Lan fina egin zuen nire perfila prestatzen eta etxean bezala sentitzea lortu zuen.

Argi daukat esnob bat naizela eta baita probilegiatu bat ere. Idazle izan nahi honek ez nau inora eramango baina... ezin dut nire desiren kontra egin. Nire liburuak, baten bat argitaratzen badut, ez dira ondo salduko. Nor joango da apalategi batera nire obra bat erosteko? kasualidadez ez bada...


Eskerrik asko Mezularia saioko lan talde zoragarri horri! benetan!

Mil esker Ugori ere. Berak aukera eman zidan berriz ere irratian egoteko. Beharbada berarekin proiektutxoren bat (esperimenturik gabekoa) egingo dut etorkizun laburrean. Auskalo!

EGUNERAPENA:

Megaupload pikutara joan denez, audioa entzun horrela:



hemendik, eta hemen jaitsi.

3 comentarios:

egoitzmoreno.com dijo...

interesgarria benetan, enekito.

besarkada bat,

e.

Eneko dijo...

ikerkuntza sistema, sistema guztiak bezala, ez da perfektua. Benetan haserretzen nauena perfektua dela saltzen duten horien jokaera. Baina argi dago beraientzat dena ondo doala. 150 ikasleko gela batetik, batek ikerketa sistema publikoan lana lortzen badu -15 urte eta gero- portzentaia hori mantentzeko ez dugu lan haundirik egin behar. Zergatik hainbeste diru zientzilarien formazioan, beraientzat etorkizunik gabeko sistema bat badago? Estatu mailan ere gauzak ederki doaz... zientzia ministroa kendu dute,

http://www.nature.com/news/spain-cuts-science-ministry-in-government-changeover-1.9725

aurrekontuetan hain diru gutxi dago non europa mailan diru gehiago ikerketarako jartzeko "agindua" eman zaio Estatu Espainolari.

http://politica.elpais.com/politica/2011/12/30/actualidad/1325276859_462879.html

Horiek horrela, Ikerbasquek lan postu gehiago argitaratzen dabil

http://www.ikerbasque.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1528&Itemid=209&lang=en

edo hemen beste 20:


http://www.ikerbasque.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1529&Itemid=209&lang=en

Koldo dijo...

Ikerkuntza-Bekadun baten bidetik pasatu ez den jendeak gaitza du ulertzea.

Zoriontzu izan hadi!!!