2012-01-13

NORMALA


23 kromosoma pare
2 begi
17 hartzaile serotoninarako
eta 5 dopaminarako
hankatartean mundu erdiak
duena daukat
beste erdiak ikusi duen hori
tatuaje bat egin dezaket
eta ilea laranjaz tintatu
eta belarritakoak jarri
eta gona bat jantzi

zergatik ez dut
normala izan nahi?
biologikoki kondenatua nago
gaztetan normala izan nahi
besteok bezala, eta ez nintzen
orain aldiz berezia izan nahi,
eta ez naiz.

anormal bat izan behar duzu
normala izango ez zarela
amestu ahal izateko.

Beste ilusio guztiekin antzera gertatuko zait
eta normala denez denak galtzean
edozein errepidean biluztu
eta gurpilen azpian desagertuko naiz

No hay comentarios: