2012-01-08

HAUTSA PUZTU: MAITASUNAREN GRAMATIKA


Poema zaharrak berreskuratzen ditut sekzio honetan. Hona hemen aspaldi Bagara ekarri nahi nuen bat. Nahiko zaila zait ordenagailuko desastrean ezer aurkitzea, baina saiatzen naiz.

Ni lehenengo pertsona naiz,
singularreko lehenengo pertsona.
Singularreko bigarren pertsonarekin
batzen denean
eta pluraleko lehenengoa osatzean
primeran gaude. Gu gaude.

Are gehiago
bigarren pertsona
hirugarrena bihurtzean
transformazioan ez dago bueltarik
eta zu ez zara jada zu
baizik eta hura, eta ez zu.
Orduan gertutasuna galtzen dugu
eta plurala
berriro singularra izatera
kondenatua gelditzen da.

Gauza singularrak atsegin ditut
baina pluralarekin
konjugatzen ez baditut
hutsik nago, singularrean galduta.
Bigarren pertsona singular horren laztana
behar dut nire beldurretan
bestela abestia izan liteke singularra
berezia
baina bere bakardadean singularra.

Zatoz nirekin kantatzera
Zu izanda, eta ez hura
Su izango gara, eta ez ura.


pdfa betiko tokian.

No hay comentarios: