2011-01-27

TRIGGER TRIGGER


Bai, badakit Lekeition egon beharko nukela, edo lanean, edo erosketak egiten, edo Naiaren bila joan beharko nukela, edo afaria prestatzen... Baina Oierrek behin esteka bat bidali zidan: http://www.myspace.com/triggerthebloodshed eta kantak entzun baino lehen, taldea ez nuelako ezagutzen, bideo hau ikusi nuen:



Eta bai... zu bezala gelditu nintzen. Eta gainera niri Carcass, Morbid Angel, Fear Factory, Gojira, Protest The Hero, Napalm Death, Children of Boddom, In Flames, PX-Pain, Grim Ripper, eVirus69, Pantera, Chidlrain, The Eyes asko gustatzen zazkidala...

Eta gero beraien teknikarekin flipatu nuen. Nik gitarrajole bat ikustean eta gitarra bibolin bat balitz bezala jarrita badauka, hau da, bere lepotik ahal duen hurbilen, badakit gitarra azkar joko duela, gogor astinduko dituela notak, riff indartsuak etorriko direla eta batez ere garbi garbi egingo duela dena. Gitarrajole tekniko, oso tekniko, baten aurrean nagoela badakit. Tipo hauek teknika beste dimentsio batera eraman dute, eta abiadura beste eskala batera, unitaterik gabeko toki horretara. Oso onak dira. Diska berria atera iazko Maiatzean atera zuten eta bideo berri bat ere:



Baina niri Studio Diaries hauek gehien gustatzen zaizkidan dokumentoak dira, agian Hutsik hor gelditu zelako, grabazio baten atarian, agian ez ditudalako inoiz diska bat grabatzeko orduan gertatzen diren desastre guztiak bizi eta, maiz gertatzen zaidan bezala, grabazio bat guztiz idealizatuta daukadalako. Agian exhibizionista bat naizelako eta nire DENA hor kanpoan nahi dudalako.

No hay comentarios: