2011-01-18

JUERGA FLAMENCA


Sevillako Banco Santanderren montatu zen dantzalditxo flamenko erreibindikatzaile hau. Arrazoia daukate, bankuek erruaren parte handi bat daukate, baina norbere buruaren autokritika egiteko garaia heldu dela uste dut. Zergatik gaude krisian? Ni ez naiz ekonomian jakitun, halere argi daukat Estatu Espainolean, eta zoritzarrez Euskalerrian ere lehen munduko herrialde bat bezala bizi nahi izatea izan dela arazo larriena... ez daukazun diru horrekin gauzak erostea, eta erostea, eta erostea... etxeak lehenik eta behin. Zergatik erosten duzu etxe hori? Bai, betikoa esango didazu. Alokatzerakoan dirua botatzen da. Ziur al zaude? Etxea erostean 200.000 euro kostatu zaizula esango didazu eta 35 urtetan "zurea" den zerbait izango duzula esango didazu ere. Zenbat ordaintzen duzu azkenean? galdetuiozu zure gurasoei, edo zure bankuko "kontaktuari". Nork galtzen du dirua? Eta gauzen jabe izate horrek... galdetuiozu budista bati, ea zer esaten dizun. Eta mugikorrak? Eta kotxe potente horiek? eta hainbeste arropa? erabiltzen al duzu tiraderetan daukazun erdia? zer egingo duzu hurrengo kontsola ateratzen denean? Bai, soldatak txikiak dira, baina etorkizun nahia txikiagoa da ere. Plazerra orain nahi duzu, eta nahi hori ez da txikia. Gero gerokoak. Halere dantzaldia barregarria da oso, kritika egiteko era desberdinak bilatu behar ditugu, adarrikapen inteligenteak egingo bagenitu, hobe! Atzo egin nuen sarreraren titulua ere ondo legokioke sarrera honi.


Pablok bidalia. Bideoa. Diskurtso esnob ezkerti erdi budista lelo eta errexa, nirea. Norbait tesi defentsa baten aurrean, edozer gauza egingo du tesiaren inguruan lan ez egiteko... animo Pablo!!! Garai horiek oso ondo gogoratzen ditut. Datorren astean nire tesiaren lehenengo kapituluak idazten hasi nintzela sei urte izango dira.

No hay comentarios: