2011-01-26

LASAIAGO: BAGABIGAGO


Baga-Biga, beste hainbat gauzen artean, ondo dakizunez nire nobelako tabernaren izena da. 140 orrialde idatzi dut, berridazketa lan handi beharko duten hitzak, alegia. Halere aurrera jarraitu nahi dut eta istorioari bultzada handi bat eman, pertsonaiekin egon, Lekeitio berezi horretatik pasiran ibili, Karraspiora joan eta Baga-Bigara bueltan. Honelakoak zergatik idazten ari naizen galdetzen ibiliko zara. Baga-Biga horretan denbora gehiago eman nahi dut. Hemendik noizean behin garbitzera etorriko naiz, leihoak irekitzera eta lagunekin trago batzuk hartzera. Debalde. Betiko moduan. Horrek ez du esan nahi Baga-Biga itxi egingo dudala, ezta pentsatu ere, oso pozik nago egiten dudanarekin (amama biek sena galduta nik esan behar dizkiot hitz politak nire ispilu honi). Halere gutxiago etorriko naiz.

Bestalde, 2011a nahiko kargatua dator. Laster sormen sorpresaren bat edo beste hemendik agertuko delakoan nago... 2011 jaiotza urtea izango delako, heriotza ugarikoa ere, baina horiek ez daude nire esku. Edo gaur, baikortasun irreal baten menpe edo, horrela ikusi nahi dut mundua. 2011an proiektu ugari dut buruan. Dena autoeditatua, nahi dugulako egiten ditugulako egiten ditugunak, guretzat, gure artean... hasieratik amaierara. Dena bidea da, ez dago amaierarik.

Eskerrik asko oraindik hemendik egunero pasatzen zareten sei pertsona horiei. Benetan. Sei Sei Sei... Nire ama eta nire anaia ez direla badakit (stat counter hori zertarako dagoela uste duzu?), eta nire amamek non dauden badakizu...

No hay comentarios: