2011-01-15

BRAINBOW


2007an artikulu hau Nature aldizkarian argitaratu zen. Argitaratu eta pare bat egunotara nik Columbiako laborategian "journal club" deitzen diogun horretan aurkikuntza aurkeztu nuen. Artea zirudien eta zientzia puntakoena bazen ere. Hitz bitan, Harvard unibertsitateko zientzilari talde batek, sagu transgeniko baten bitartez neuronak koloreztatzea lortu zuten. Sekulako arrakasta izan zen eta arrez geroztik sagu haren azterketa desberdinak egin dira eta antzeko saguak egin dira ere, garuna ezezik beste organoak ere proteina fluorezente eta bere konbinazio desberdinekin koloreztatuz. Lehena, aitzindaria, "Brainbow" deitzen da, azalpenik behar ez duen izena... eta famatu egin den bigarren bat "Confetti". Hemen sagu biren argazki parea daukazu, garuna (lehen argazkia hipokanpoa da, hor zure memoria gehienak daude, eta "V" inbertitu horren erdian neurona berriak jaiotzen jarraitzen dira, bai! zure garunean neurona berriak egiten dira, mito bat da neurona berririk egiten ez dakizunik...) eta hestemehea kasu:




 


Hemen argazki gehiago, eta ingelesez azalpen zientifiko gehiago Cell aldizkariak zientzia "ederrari" ireki dion lehio berrian.

eta bideotxo bat opari bezala:

1 comentario:

Beatxu dijo...

wou!!!!

Mxxx