2011-01-10

SU ETEN IRAUNKOR, OROKOR ETA EGIAZTAGARRIA...


Berriz ere ETAk sueten baten berri eman digu. Irailean antzera egin zuen eta hona ekarri nuen. Nire atzerriko lagunak flipatu zuten bere garaian (brometan, noski). Irailean gu Bruselara itzuli eta berehala gertatu zelako eta oraingo agiria Bilbotik pasa eta gero agertu delako... kointzidentziak? Eskerrak BagaBigako ate hauek inork gutxik zeharkatzen dituela eta txorakeri hauek ez dituela inork irakurtzen, bestela interpolekoak ate joka izango nituzke, gainera Israeleko embajadaren aurrean bizi garenez, edo agian Patxi Lopez kafe bat hartzen hemen izango nuke dena ulertu (?) nahiean edo Jack Bauer nire sukaldean torturatuko ninduke...edo Ferminek kanta berri bateko ideiak biltzen egongelan bideotxo bat egingo liguke (batez ere irunekoa zinegile eta gidoilari bihurtu zaigunetik)...

Bideoa hemen daukazu ikusgai, zeren eta gero kendu egingo dutenez (konturatuko zinen bezala Iraileko sarrerako bideoa hor ez dagoela ikustean) ez du hemen jartzerik merezi. Agiria hemen daukazu. Berrian, BBCn eta El Paisen, Le Monden... albisteak online portada guztiak bete ditu beste behin ere. 20 minutu barru Estatu Espainoleko gobernuak bere irakurketa prentsaurreko batean egingo du. Eta hori bai surrealista izango dela. Ea noiz jartzen dituzten beraiek kaputxak! Egia da, beraiek ez dituzte behar... bestela galdetu Gonzalezi, Barrionuevori, Amedori, Galindori, Fragari edo errege berari. Horiek kaputxa barik hortik dabiltza. Eta ni pelikula hau ikusi barik.


Aurreko su etenak hemen.

Bere garaian mezu hau jaso eta gaur, kasualitatez (?) ireki eta ikusi dut...

No hay comentarios: