2011-01-23

POESIA JAUSIA


Bernatekin gauza hau daukagu. Egunero (ia egunero...) poesia bat idazten dugu eta bata besteari bidaltzen diogu. Ostiralean hau idatzi eta bidali nion nire sasi-anaiari. Sentsazio bat kanporatzeko agian, idazlearen bakardadea... poemak idatzi, nobela idatzi, poema gehiago, kantak, hemen sarrerak egin... eta?

poesia jausten zait
behatzen artean
bihotzatik pasa ezean
mina begien artean ihesi egiten didan antzera
edo poztasuna ahotik eztanda egiten duen bezala
edo maitasuna zakilatik isuritzean...

poesia hiltzen doa,
oihu egiten dut
eta inork ez dit entzuten
bakarrik nago
eta hitzek ez naute ulertzen
eta poesia jausten zait
eta ezin dut dena batu

hitz bildumak
gorde behar ditut
eta egunak badoaz
eta tiradera irekitzen dut
eta ez dago ezer
edo dagoenak ez du balio
edo dagoenak usaintzen du
usteldu naizelako

munduari poesia bost axola
munduari dena igual zaio
eta bakarrik nago
poesia idazten
negar ez egiteko
hitzak jausten zaizkidalako
malkoak bailiran

eta poesia jausten zait
uholde bat kanpora doa
eta barruan
gelditzen zaidan espazioa
desioz betetzea daukat, ametsak soilik.
eta desio betezin bat
hor dago beti
nire barruan, bueltaka
nire aurrean, zure atzean,
zure aurrean, nire atzean

desio hori zer den
zuk badakizu
desio horren izena
ahoskatzen dudanean
zutik jartzen naiz,
muskuluak gogortzen zaizkit
eta indartsu naiz

eta hustasuna
birikietatik goraka dator
eta poesia bihurtzen da
edo nik zer dakit


Hemen daukazu PDFa.

No hay comentarios: