2011-01-19

BURDINOLA


Bihar info7 irratian gaueko 11etan Inaxiok Burdinola saioaren denboraldi berri bat hasiko du. Itxaroten egon gara Baga-Bigan eta jada haginak elkar joka ari gara. Argiak itzaliko ditugu eta eskinan dagoen argi foko txiki hori piztuko dugu, leihoak ireki eta gure anplietako bolumena igoko dugu. Guk internet bitartez entzun behar izango dugu, Bruselako irratiek ez baitute irrati eder hori harrapatzen, baina Euskalerrian baldin bazaude hona hemen sintoniak:

Bizkaia: Bilbo 102.3 FM
Araba: Gasteiz eta inguruak 103.8 FM
Gipuzkoa: Donostialdea 99.2 FM
Nafarroa: Iruñerria 106.7 FM

Up the Irooooooooons!!!! Ezin baduzu zuzenean entzun Burdinola webgunera joan, Herriko Burdinatik, eta han infozazpiko ganbarara eramango zaituen esteka bat aurkituko duzu. Han, irratsaio ezberdinak gordeta daudenez, galdutako irratsaioren bat entzuteko parada izango duzu.

10 urte metala zabaltzen! euskaraz! nazioarteko zein euskalerriko metala!

EGUNERATZEA

Burdinolak flyer berria dauka eta webgune berria ere, eta hor irratsaio asko entzun, jaitsi edo partekatu ahal izango dituzu. Hona hemen azken irratsaioa:


Infozazpi bitartez ere saio zaharrak entzun eta jaitsi ditzakezu.

No hay comentarios: