2011-01-21

SODOMAKO SAGARRA


Zer gehiago eska diezaiokegu ostiral goiz hotz eta eguzkitsu bati? Doctor Deseo (Txuma eta Rafarekin batera), Joseba Barrenetxea eta Omar Nabarro. Hirurak jada BagaBigan egon dira, baina inoiz ez elkarrekin. Hona hemen Josebak eginiko bideoa (ziurrenik bere argazki akojonanteekin), Omar Nabarroren hitz magikoei Doctor Deseok, Rafa Ruedak eta Txuma Murugarrenek eginiko kanta (Aiora Renteriaren ahotsarekin):



egizu mihi tontorra ahotik atera
luze hara
eta eroan horko nire zaurira
senti egizu zeu zarela zakila
neu naizela orain alua
begira zelan garen
elkarren ispilua
sentiarazi egidazu zelan egiten duen
ispiluetan munduak dardara

(Omar Nabarro)

Hemen daukazu bideoa vimeon. Antza denez ez naiz ispiluetan galduta dagoen bakarra.

Eta hemen Gernikako Gaztetxean zuzenean:


Kanta taldearen azkeneko diskako (Cartografia Imposible, 2010) euskarazko kanta bakarra da. Dakizun bezala, beraien diska guztietan (nik denak ditut, originalak, erosiak... nahi eta ahal dudalako, ez nator moral klase bat ematera) euskarazko kanta bat dago gutxienez... niri Tracy Lords kanta zaharra, gure hizkuntzan egin dutenen kanten artean gehien gustatzen zaidana da.

No hay comentarios: