2011-01-09

BRUSELA-SANTANDER-BILBAO-SANTANDER-BRUSELA


Naia eta biok Bilbora goaz
Santanderrera iritsi gara
igande gauean
Aitor eta Lide kotxean,
Bilbora goaz.

Amamarenera afaltzera
birritxirenera lo egitera

astelehenean parkera
Guggenheim agurtzera
jolastokian bakarrik
Naia eta biok
eta Bilbao grisa

arratsaldean Martista
Naiaren atzetik korrika
Naiarekin pintatzen
eta gero nirekin edaten
eta hitz egiten
eta agurtzen
eta Bernat dator
eta argazkiak ateratzen ditugu
gu hirurok bakarrik
Pintxe Bernat!
beti bezala
berak egiten du argazkirik hoberena
berak egiten dio gau honi poema
eta gu biok aktore bere obran.
Hirurok dakigu
elkarrekin gure azken gaua dela
hor eta nire nobelan
eta Heineken bat lurrean.

astearte goizean
amamarekin merkatura
amamarekin opari bila
Naia nire gainean eserita
argazkiak ateratzen
Bilbao usaintzen
Alde Zaharra ezagutzen
aitaren kaleetan zehar “ibiltzen”

eta gero Barrondorenera
eta gero Eider, Dol eta Izeirenera
benetako beste lagun batzuengana
lista betetzeke
eta nostalgiak harrapatzen nau
ibiltariaren sindromea
lagunekin egunerokotasun eza
eta lehenaldia gelditzen zaigu soilik
orainaldian kilometroak tartean
eta nire maletak irekiak beti
eta jada hamar urte atzerrian
eta 94tik etxetik kanpo
eta “nire etxea” dei dezakedan
espaziorik gabe:
Plentziatik bueltan
gaueko ordu txikien atarian
errepide hauek
nire eskuko marrak bailiran
nire bihotza berotzen dute
eta etxean sentitzen naiz
kotxea gelditu dut
Naia lo dago
eta itsasoa usaintzen dut
nire itsasoa ikusten dut.


eta asteazken goizean gaixotasuna
eta erregeak datoz gauean
izeko Amaia sartu da atetik
eta idazten harrapatu nau
idazten, beti idazten.
Naia lo dago…

Amama’s sister- dio Naiak

eta bazkaltzera,
eta tranbiara
eta kabalgatara
Bilbao erdian
eta euria
eta gaua
eta argiak
eta errege faltsuak
eta gozoki mingarriak
aurpegian gogorki astintzean
Itziar Guti ikusi dut
baina ez nau ezagutu
bizarragatik izango da
bi alaba dituela ematen du
Naia eta Aitorrekin etxera bueltan
eta euria berriz
eta afaldu, eta opariak prestatu
pakete bakoitzari izena jarri
eta birritxiren egongelan denak jarri
eta Naia lo dago;
eta amama ama bihurtzen da
eta amama’s sister, izeko Amaia
eta ni ere ohera noa
eta sukarra gora

errege eguna,
Aitorrek, aitak hasitako ohitura
jarraitzen du ;
eta goiza gauaren kolorea duenean
errege roska familiakoei eramaten die
gaurkoan lagunduko diot
osaba Joserra, osaba Mikel, osaba Ramón
eta bueltan gurenera
eta txokolate beroaren usaina
eta bazkaria prestatu dugu
Naiaren soineko gorri ederra
eta opariak irekitzeko inpazientzia
eta birritxiren bila goaz
eta opariak ireki
algarak eta isiltasunak
opari onak eta ez hain onak
eta bazkari ederra
eta ni banoa ordu parea lagunengana
betiko moduan.
eta nostalgiak harrapatzen nau
ibiltariaren sindromea.

Bilbotik gatoz, Santanderrera…
eta Amaia eta Danel ezagutu ditugu
eta Naiak Isa ikusi du
korrikan beregana doa, besarkatu du
eta gero nik berdina egin dut
eta kotxera joan gara denok
eta Amaia eta Danel Ixellesera
eramango ditugu
eta kotxean estulak
eta kotxean hizkuntzak
ume hiztunak
Brusela iluna.

Eta ikusigabekoen lista luzeegia da inor ez ahazteko... Oier, Egoitz eta Eguz eta Lide, Rafa, Yago, Inigo eta Zalo eta Aritz eta Aiur, Bea, Edur, Berta, Ira eta Ander eta Aiora, Estitxu, Eneko, Asier eta Amaia eta Izaro eta Aitzol eta Ioritz, Lucia, Gorka, Mikel, Garzi, eta beste hainbat!

Naiak argazkiak egin ditu bidai osoan zehar. Hemen bere aitatxo guapo-guapoari ateratako parea:




PDFa hemen daukazu.

1 comentario:

Beatxu dijo...

KIPON SMAILIN!!!
Oso wapo zauz!!! ;DDD

Mxxx