2011-01-19

EZ EGIN NEGAR


Sciencek hau argitaratu du. Bertan Weizmann Zientzia Institutoko ikerlari talde batek malkoen indarra eta eragina aztertu nahi izan dute, malkoek seinale kimiko berezi bat daukatela abiapuntu bezala hartuz. Osagarri kimiko "magiko" hori ez dute aurkitu. Halere beste hau aurkitu dute:


Eta orain, zer esan nahi du VAS horrek? "Visual Analog Scale". Bai, ulertu duzu! Erkargarritasuna edo atraktiboa neurtzen duen eskala bat da. Zehastasunak nahi badituzu PDF hemen daukazu. Eta grafika horretan ikus dezakegunez negar egiten dagoen pertsona baten erakargarritasuna, negarrik egiten ez duen pertsona berberaren erakargarritasuna baino txikiagoa da. Lehenik emakume malkoak edo salinoa zeukan soluzio bat gizonaren sudur azpian jarri zuten. Gero, emakume ezberdinen argazkiak jarri zizkieten gizonezkoei eta beraiek emakumearen erakargarritasuna klasifikatu behar izan zuten. Emakume itsusiak eta ez itsusiak, ederrak eta ez hain ederrak klasifikatzea zaila den arren; denok edertasuna objetibatu ezin dela dakigun arren, gutxik Julia Roberts itsusia dela esango lukela badakigu ere, edota zure lankide pottol@, zikin, zahar eta asimetriko hori ederra dela alkoola barik esaten duenak okulistara joan behar duela badakigu ere... barneko edertasuna ikusteko kanpokoa sentitu (edo ikusi) behar da lehen.

Baina jarrai dezagun zientziarekin. Emakume malkoak bildu eta gizonezkoen sudur azpian jarri eta gero, zer gehiago aurkitu zuten?



Bai! Libidoa (arousal, edo sexual arousal) eta testosterona behera doaz malkoan usaintzearekin. Oraingo esperimentu honetan gizonezkoak sudur azpian zer jarri dioten ez daki... indartsua ezta? Eskaner batzuk egin eta garun toki jakin batzuetan (film erotiko edo pornoak ikustean aktibatzen diren burmuin zentruetan) malkoak usaintzean, aktibitatea murriztu egiten dela ikusi dute ere.

Beraz, osagai kimikorik ez dute oraindik aurkitu, baina argi dago (nik horrela uste dut behintzat datu hauek pixkat aztertzean) negar egiten ez dizula txortan egiten lagunduko. Galdera asko gelditzen dira airean (eskerrak, bestela ikerlariok lan barik geldituko ginateke)... baina niri bi interesatzen zaizkit gehien; alderantzizkoa egingo bagenu? gizonen malkoak bildu eta emakumeengan neurketak egingo bagenitu? eta umeek negar egiten dutenean? hor ere al dago seinale kimiko ikustezin eta momentuz neurezina den hori?

Adi egon, Science zenbaki berberean beste bi artikulu eder daude eta. Laster hona ekarriko ditudanak. Estresatua azterketekin? Sciencen argitaratutako beste lan batek esango dizu zerk lagun dezaken... Literatura gustoko? Azken berrehun urtetako produkzio literarioaren azterketa zorrotza egin dute beste batzuek... eta nik Ipad edo Kindle horiek erostea tontakeri bat dela uste nuela... behintzat datu bilketarako itzela izan omen dela ematen du. Laster zientzia gehiago Baga-Bigan. Banoa hamaiketakoa hartzera. Zuk zeozer nahi al duzu?

No hay comentarios: