2011-01-17

NOTHINK


Bere garaian Inaxiok talde madrildar honi buruz hitz egin zidan, eta harrez geroztik asko entzun dut beraien musika. Gustora. Gaur, Inaxiok beste talde bat entzuten ari dela jakin dut eta Nothink gogoratu dut eta bideo batzuk bilatzera joan naiz hona ekartzeko. Ea mp3ak jartzeko gai naizen egunen batean. Bitartean bideoak musika jartzeko bide bakarra da niretzat. Orokorrean hona ekartzen ditudan bideoak, musikaz haraindi, bideo bezala esanguratsuak izatea dut helburutzat:


Eta hemen making off bat... horrela beste abesti bat entzuteko aukera daukazu ere.


Myspace, Grooveshark edo beraien webgunera joan musika gehiago entzuteko. Hemen daukazu lehen bideoa eta hemen bigarrena vimeon zuzenean ikusi eta jaisteko, nahi izanez gero.

No hay comentarios: