2010-12-10

ZINTZOTASUNA: ASKATASUNA


Bere garaian "Sentsazioei Eginiko Argazkien Letrak" poema bilduma idatzi nuen eta Egoitz lana "argitaratu" zidan bakarra izan zen; lagun baten begirada goxoari esker. Bernatek aurrehitza elebidun eder eta berezi bat idatzi zidan, sasianai baten zorroztasun emozionalari esker. Martistak irudiak egin zituen liburuarentzat, nire burmuinan zuen leiho handi horri esker. Geroxeago "Arratsaldekoa" etorri zen. Eta handik hilabete batzuetara, optimismo gehiegikeri baten eraginez, New Yorkerera hiru poema bidali nituen. Horietariko bat berridatzi dut gaur eta hona ekarri dut. Martistaren irudiarekin dator. Irudi hori oso berezia da. Liburu honen abenturaren hasierarekin zerikusi handia baitu. Irudi hau Martistak egin zuen lehena izan zen. Nik paperean ikusi dudan bakarra, Martistak Bilbon eta ni New Yorken bizi ginelako garai hartan. Bere etxeko sukalde-jantoki lurralde horretan daztatu nuen ilustrazioa lehen aldiz. Besterik gabe...

Besteon tontakeriekin
barre egitean,
irribarre faltsu bat
nire aurpegira datorrenean,
nire parte bat hiltzen dihoa.
Hain astiro,
non ez-materia bihurtzen den
segundu horretan
hotza sentitzen dut.
Hipokresiaren izotzarekin
koktel posoitsu bat
edaten ari naizela badakidalako.

Besteon aurrean ederragoa agertzea
norbere begien azterketa etengabekoari
ihes egitea baino
errexagoa al den
nire buruari behin eta berriz
galdezka nabil orain ere.

Zoriontsu izateko
askea izan behar dut
eta askea izateko
zintzotasunaren mina
pairatu behar dut.
Zintzo izatearen askatasuna,
ezer baino handiagoa da.
Hegaz egiteko
aukera bitxi horietariko bat.

Beldurrarekin
jolas batean gaude etengabe.
Guk irabaztean… libre!
Hark menperatzerakoan,
askatasunaren handitasuna
ulertzen dut,
heriotzatik hurbil
bizitzaren diztira
benetakotzat hautematen den antzera.


PDFa hemen jaitsi dezakezu
Hitzen Uberan ere jarri dut. Hango biltegiko espazioa okupatuz.

No hay comentarios: