2010-12-15

100 EURO


Supermerkatutik atera eta hor zeuden bi tipo, mahai baten aurrean, panfleto batzuekin, betiko listekin, sinadurak eskatzen. Beraiekin hitz egiten hasi naiz. Adiktoen zentru batean egiten zuten lan, Namurren, Belgikako hegoaldean. Bere txapa sartu dit tipoak eta gero benetan haso gara hitz egiten. Elkarrizketatxo bat eta gero 100 euroko transferentzia egin diot elkarteari. Diru horrekin adikzioari agur esan nahi dion pertsona baten lehen 4 egunetako epealdia ordaintzen da. Lehen lau egunak txarrenak dira. Halere zalantzaz beteta nago hau berriz ikustean. Baina gero nire buruari zera esan diot, behintzat horrela dealerrak prezioak jaitsi behar izango dituzte besteontzat bezero gutxiago izango dutelako, eta gainera 100 euroekin 2 gramo koka edo heroina eros daiteke soilik, edo 10 gramo speed (anfetak, pitxu edo nahi duzun izena), 2 gramo Ketamina, 2 gramo extasi likidoa, 20 extasi pilula, 25-30 gramo marihuana eta ez dakit zenbat birra, kalimotxo litro edo wiski (prezioak gutxi gora beherakoak dira eta BEZ gabe). Bai, badakit lelo bat naizela pentsatuko duzula eta nire kontzientzia arazoak konpontzeko beste bide hobeago batzuk daudela esango didazu. Ziurrenik arrazoia izango duzu, baina ehun euroak jada Namurreko bidea hartu dute.

No hay comentarios: