2010-12-21

LüSHAN (绿山)


Oiertxok, santotomasetarako Euskalerrirako bidea hartu baino lehen (niretzat jada bederitzagarren urtea jarraieran taloa usaindu barik), zera bidali dit gaur Londresetik. Oier Txinan egon da aurten, Beñat ikustera eta Txina pixkat deskubritzera. Handik, Hangzhoutik, Beñatek zera eskegi du youtuben:


I walked several blocks
and I stopped
at a busy corner
I finally left


The traffic was getting worse
like my remorse
because I did nothing
to rescue my aim


I was seeking true
contemplation
no time for revelations


I reached a beautiful place
no scent, no taste...
nor any other kind of feeling...
I was hiding from me


I noticed something was wrong
I was alone
and I came to Lüshan
my very last chance

eta berau idatzi du bideoaren azpian:

Musika, letra ta bideoa: Beñat Fuentes
Zentsura gaindituz sarera igoten lagundu deustana: Boorgie
Sorkuntzan alboan euki dotena: Limoia


Milesker danori lagunok.
Gabonatako oparitxu hau zeuontzako danontzako da. Bai tte ezetan ez doten jenteantzako be. Silviok behin esan ebalez: para los "tullidos, enanos, vampiros, y días sin sol"
Letrea, bai Txinan bertoko eta bai norberan bizitzako bidaian ganeko gogoetatxu bet da. Eta euskeraz be ein neban arren, larregi biluztu nintzen. Horregaitik ba, inglesez.
Aspaldi ez zaittuet ikusi, eta gagozana baino asauau egoterik ez dakit posible dan.
Lagundu dagiala honek alkarregandik parajetxuau egoten ba.


Txinako Hangzhou-n (杭州), 2010eko abenduen.
Gabon on-onak igaro danok!
Besarkada handiz,
Beñat.


Nik testua irakurri dut kanta entzun eta bideoa ikusi eta gero... baina hona lehen testua ekarri dut... maiz kanta baten letran dagoena ez dugulako ikusten, ez dugulako astia hartzen... batek behin esan zuen kanta bat bakarrik egoten ez dakien poema bat baino ez dela, musika behar duen poema, alegia. Honelako lanak ikustean lehenik eta behin hunkituta gelditzen naiz. Gaurkoan beste sentsazio bat izan dut gero, oso gutxitan gertatzen zaidan sentsazioa; bere hitzekin eta bere mezuarekin identifikatua sentitu naiz! Beñaten talentua banu antzeko zerbait esango-kantako-idatziko-joko nuke eta nire munduari bidaliko nioke.

Munduan zehar gauden ibiltari askok barruan daukagun kanta unibersala idatzi eta kantatu du Beñatek. Horrez gain bere lagunei laguntasun eta maitasun mezua bidali die. Horretarako lagunak behar dira... horretarako laguntasuna oso barruan sentitu behar da.... horretarako potroak behar dira, eta nahiz eta guztiz biluztu ez zaigun (berak dioen bezala kantaren hizkuntzaz ari denean) bideoa ikusi dudan momentutik, benetakotasun izpiek berotu dizkidate errai elurtuak. Flipatuta nago. Oso. Barne mundu horren ispilura begiratzeko eta gero gurekin partekatzeko sei korda erabili barik zortzi erabili behar ditu Beñatek. Handinahi seinalerik ezean, sentsuekin gertatzen den bezala (batzuek bost ezik, sei edo zazpi daukaten antzera), sentsibilitate berezi baten froga da nik uste.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Anonimo moduan idaztera behartu nau zer honek, baina erraz dago igarten atzean nor dagoan:

Milesker barru-barrutik.
Sano ederra, alkar ezagutu barik bat egitea.
Oierrek abisatu nau, eta orainarte be blog honetan sarri sartu nazanagatik be (hori be Oier berari zor deutset), hauxe da neure lehenengo mezua.
Kuriosidade itzelagaz sartu naz oraingoan. Kanta egin nebanean, ez nebalako horrelakorik espero batetik, alkar ezagutzen ez dogulako bestetik...baina onerako gehien harritu nauena, letra ulertzea, eta aipatu dozun unibertsaltasun horren konklusioa atara izana.
Ez da erraza neutzako letrak, musikak ta irudiak bat egitea, amankomuneko puntura eroatea. Badirudi oraingoan lortu dala, behintzat zeutzako. Eta zeure ikuspuntua balio handitzat daukot. Milesker barriro be !

Bardin segidu dagizula, ametsen atzean, ta datorren urteak nobelarako ikuspuntu argiagoak eta parte hunkigarriagoak dakartsuzala!
Seguru baietz.

Urrunetik-urrunera,
besarkada handiz