2010-12-01

JOSU BERGARA


Txinek Bernati eta Bernatek... badakizu errepika. Eskerrik Txin! Hona hemen Jose Bergararen kanta baten bideo bat:



Nik uste Michel Gondrirekin antza dauka lanak, hau eta hau bezala adibidez. Bigarren estekak Charlotte Gainsbourgen sarrera bat laster egin behar dudala gogora ekarri dit.
Hemen, Ekaitzalditik, diska jaitsi dezakezu. Nik, momentuz, ez dakit Josuren musika gustatzen zaidan ala ez. Batzuetan pasteleroegia iruditzen zait. Gehiago entzun beharko, halere letrak oso onak dira, eguneroko arazoak begirada berezi baten zehar ikusita:

hitz egin hitz egin baxuago,
hitz egin belarrira
[...]
ixilik ixilik kalean,
txiki txiki sentitzen zara
errepideko kontrola pasatzean
pasatzean

1 comentario:

Josu Bergara dijo...

Aupa Eneko,
Kasualidadez google-en sartu naz beste kontu baten bila eta zure blogean idatzitakoa irakurri dut ;)

Lehenengo ta behin milesker idatzitakoagatik, eta egindako konparaketengatik.

"Nora zoaz" eta "Beldurra" bideoklipen zuzendaria eta egilea Zumarragako Iñigo S. Beltza izan da.
Jaitsi lasai asko diskoak ekaitzalditik eta esangostazu!

Niri dagokidanez, zuk idatzitakoa gustatu zait (pasteleroena baita, jajaja), beraz milesker berriro ere.

Ondo segi,
Josu
www.begienbideluzeak.com