2010-12-22

JODER...


Berria irakurtzera nihoan eta hau aurkitu dut:

"Eibarren jaso dute Espainiako Loteriaren lehen saria, 79.250 zenbakiarekin


Zenbaki bat saldu dute Fermin Kalbeton kaleko saltokian, hamar billete; horietako bakoitzaren jabeak 300.000 euro jasoko ditu. Sestaon bigarren saria egokitu da, 00.147 zenbakiarekin, eta Loiuko aireportuan bosgarren saria ere jaso dute, 77.992 zenbakiarekin. Beste bosgarren sari bat Iruñean, Bilbon eta Basaurin saldu da, 15.548 zenbakiarekin."

Eta txoratua nagoenez... Patxi Lopez lehendakaria denetik Euskalerria askoz hobeagoa doala esango nuke... Estatu Espainoleko literatura sariak jasotzen, Oscarretara, munduko futbol txapeldunen arteko jokalari parea kopari musuka, Euskadiko selekzioak partida jolasten, tregua berri bat... eta orain loteria Eibarren eta Sestaon, Loiuko aireportuan, Bilbon, Basaurin (ez nekien Basauri oraindik hortik zebilenik...), Iruñean (beno, hau batzuek soilik hartuko dute Euskalerritzat)...

zerbait ez dabil ondo...


Hemen berri osoa.

No hay comentarios: