2010-12-14

IKASTEA KOSTAKO ZAIZU!


London on fire! Eta ez da futbolagatik! Londresen irakaskuntza unibersitarioaren prezioen igoera dakarren lege berri bat aprobatu berri da. Orain hango ikasleek 9000 libra ordaintzera hel daitezke urte bakoitzeko ikasketak jasotzeko. Halere hooliganena egin dute aurreko egunetan:











Ba bai. Zer esango dizut ba. Karlos eta Kamila (KK) kotxe barruan daukaten aurpegi horrek barregura ematen dit, Rolls hori nola gelditu den ikusteak ere. Polizia pintatuak ikustea ere ez da eguneroko albistea, eta futbol zelaietan egiten dituztenak injustiziaren aurka egin dezaketela jakitea berri on bat da. Halere, hoberena Charlie Gilmour bertan sartuta ibili zela eta harrapatu izan dutela iruditu zait. Pink Floydeko gitarrajole mitikoaren, David Gilmourren semeak, britaniar ohitura hoberena errespetatuz, istiluen ondoren hamaika barkamen publiko eskatu ditu... Davidek LSD gehiago beharko du. Hemen egongo naiz kanta berrien zain. Hemen The Big Picturen argazki serie osoa. Niri interesatzen zaidan gauza bakarra, Oier ordaintzen hasiko direla da! Azkenean!!!! eta asteburua gurekin egon dela, Gilmour baino argiagoa delako Mungiako musikari, mediku eta ibiltaria. Aurrera To!

No hay comentarios: