2010-12-03

MIKEL LANBROA


2008an Abendua hasi eta berehala Mikelek agur esan zigun betirako. Ahaztu baino lehen, oraindik ikusi ez baduzu edo zurenean ez badaukazu hemen jaitsi dezakezu Mikelen inguruan eginiko azken dokumental hura (Mikel Laboa 1934-2008).

Hitzen Uberan Uxue Alberdik idatzitako eta Eñaut Elorrietak musikatutako kanta hau aurkitu dut:



Abenduaren bata, astelehen,
bilakatu zinen lanbro.
Irratietan hil-kanpai hotsa:
bele beltzen kontrabando.
Bene-benetan uste genuen
ez zinela inoiz joango.
Baina joaten utzi genizun
ta egin genuen ondo:
hegoak moztu bagenizkio
ez zen txoria izango.

Txantxangorrien txorrotxioa
entzun zenuen goizean;
hura irentsi eta oihartzun
egin zizun ahotsean.
Zure hizkuntza sortu zenuen
gitarraren babesean;
eta ipini genitunean
belarriak bihotzean
mundu oso bat jaso genuen
zure soinu bakoitzean.

Mikel Laboa, Mikel Lanbroa:
behelainorik finena.
Astelehen hura, hasperen hura:
bihotz baten atsedena.
Zure ahotsak dantza egingo du
lur bustietan barrena...
Egunsentian laino itxiak
estali ezkero dena,
goizeko lehen ihintzetan edan
behar dut zure izena.

Kantaren mp3a hemen jaitsi dezakezu.

Urrezko Domina jaso zueneko ekitaldia berriz ikusi nahi izan dut (automatikoki hasi egiten da eta gelditu beharko duzu ikusi nahi ez baduzu eta Baga-Bigatik buelta bat eman nahi izanez gero). Ekitaldiak ordu bat eta erdi irauten du:



Anarik "Txinaurriak" diskarako eginiko Aintzinako Bihotz abestiaren moldaketa lehen aldiz zuzenean kantatu zuenean bezala, eta bideo honen laugarren minutuan entzun eta ikus dezakezun bezala, nik ere "Aupa Mikel!!!" oihukatzen dut gaur:



Bere garaian Goiena Telebistarentzat Oihana Elortzak 2005ean Mikeli egin zion elkarrizketa bat. Bideoa hemen jaitsi dezakezula uste dut. Hemen zuzenean kargatzekotan nabil halere. Ea lortzen dudan.

[...]

Lortu dut!!!! Hemen daukazu:



Gipuzkoa TVko bideoa hemen daukazu eta Anari hemen. Elkarrizketa hona igo dizut.

No hay comentarios: