2010-12-14

ERREPASO GARAIA


Urte hamaieran, urtea hil baino lehen testamentu antzeko bat egiten ohi da. Hastear dagoen urte berri horrentzat ahazteko errexa izango dena, hori bai! Urteko artikulurik hoberenak, urteko libururik hoberenak (baldin badago), urteko filmik onenak, urteko diskarik esanguratsuenak, eta nahi dituzun kategoria. Urteko gertakizunak argazkien bitartez ekartzea aukeratu dut Baga-Bigara, denboraren indarra berriz ere sentitzeko... bai! aurten, 2010 honetan BPko olio desastrea gertatu zen, Haitiko lurrikara, Vancouverreko neguko joku olinpikoak, Kyrgyzstaneko protestak (?)... halere ez zaitez larritu, badago beste hainbat istorio aldaezinak direnak: espekulazioak, herritar xumeen handinahiek, eta dirudun eta boteredunen maltxurkeriak sortutako krisialdia pairatzen jarraitzen du munduak, Palestinan berdin daude, orain AEBk Afganistanen ditu tropak eta Afrika erretzen jarraitu du. The Big Picture webguneak beste bi atal argitaratzear dago. Oraindik hamabost bat egun gelditzen zaie.








Hemen bilduma osoa.

No hay comentarios: