2010-12-14

ZEA MAYS


Diska berria atera dute Errekaldekoek. Hemen hortik eskuragarri dagoen singlea:


Nik diska Ekaitzaldi bitartez hemen jaitsi nuen lehenik eta behin. Badakit Zea Mays ez dela talde berria, sei diska daukate jada, baina ez dut inoiz benetan ondo entzun Aiora eta bere mutilen rock malenkoniatsu eta indartsu bezain melodikoa eta poetikoa bezain zorrotza eta mingotsa. Beraz hemendik jaitsi nuen Ekaitzaldin hau ikusi nuenean. Play sakatu eta gero flipatu nuen Ihes kantaren freskotasun eta izaera kamaleonikoarekin eta Nire Huts Gorena kantaren erotismoarekin, eta hortik beste guztia etorri zen, Era apoteosirarte. Handik errekuperatu bezain laster, Kukutza IIIk bihotza apurtu zidan hainbeste oroitzapen ekarrtzeagatik, Gorka, Eñaut, Amaiurrekin batera gainera!... ezta Berni? ("taupada bakoitzak, irribarre bat"). Eta hori gutxi balitz, diskan bertan bideo hau ezkuturik omen dago:


Ez dakit musika kritikatzen, ez dakit musikari buruz idazten, ez dakit etiketak jartzen... baina badakit Zea Maysen ERA erosiko dudala eta aurrekoak ziurrenik ere. Halere, zuk erosi nahi ez badituzu Ekaitzaldin igotako esteka hauetatik diskografia osoa jaitsi dezakezu: Zea Mays (1998), Elektrizitatea (2000), Harrobian (2002), Sortuz, Grabitatearen Aurka (2005), Morphina (2007), Era (2010). 2005eko diska zure kabuz bilatu beharko duzu. Eta ez baduzu ezer jaitsi nahi, ezta erosi nahi baina soilik entzun, hemen myspaceko esteka, eta groovesharken kanta pila bat. Kaskorik ez? baina halere zerbait gehiago irakurri nahi baldin baduzu Zea Maysen inguruan? Zoaz Badok Infora Xabier Doncelen testua irakurtzera.

No hay comentarios: