2010-12-24

YOU KILLED YOUR FUTURE!!!


Atzo hau ikusi nuen. Rumaniako parlamentuan tipo batek salto egiten du, protesta egiteko. Karpa ederra egiten duen gizonak Adrian Sobaru du izena eta bi seme ditu. Ez du bere buruaz beste egiterik lortu. Joseba Elosegiren istorioa gogorazi zidan. Quiero Morir Por Algo bere liburuan aspaldi irakurri nuen hura. Oierrek bere makutoan Londresera eraman zuena.


Esklabua esklabu izan nahi duelako bihurtzen da esklabu, hori diote batzuek. Mundua hankaz gora dago, baina gaur gabonak hasten direnez... joan zaitez kalera gauzak erostera, edan, jan, eta bihar Adrianena surrealista irudituko zaizu eta etsi Adrian nor den ez duzu gogoratuko eta beste norbaitek krisiaren aurrean, gerraren aurka, korrupzioaren kontra, nazionalismo baten defentsan, adierazpen askatasunaren defentsan, askatasunaren izenean... beste zerbait egingo du, hurrengo egunean ahaztu egingo duzu eta horrela infinitorantz joanen gara denok. Ez dakit nola egiten duzun lo gauean, nik aspaldi gauero idatzi behar dut, larrua jo behar dut, liburu ikaragarri bat irakurri behar dut, musukatu behar dut... iluntasun honek nire ametsak ito ez ditzan.

No hay comentarios: