2010-10-04

ROBERT G.EDWARDS


Egina dago. Aurtengo medikuntza eta fisiologiako Nobel saria Bob Edwards izango da. 1999. urtetik saria partekatua izan da, eta horrek ematen du aurtengo irabazlearen lanaren garrantziaren tamaina. Bob-ek 1978 Uztailaren 25ean egin zen famatu eta arrez geroztik lanean jarraitu izan du. Zer egin zuen? Louise Brown haurra. Ez zen bere aita izan. Baina Louise egin zuen... bai! asmatu duzu! Louise lehen ume probeta izan zen. Teknologia asmatzearren eta asmakizun hori gauzatu ahal izateko egin izan dituen ikerketa guztiegatik saritu dute Bob. Bihar Fisikakoa, etsi Kimikakoa eta ostegunean Literaturakoa... ostiralean bake saria. Iazko irabazlea jakin eta gero bake sarian fedea galdu nuen. Beste sariak batek daki mereziak diren ala ez. Baina munduan hainbat gerra mantentzen duen tipoa (beltza izan ala ez) ezin da Nobel sariduna izan. Nik uste, behintzat.

No hay comentarios: