2010-10-16

ANJEL LERTXUNDI


Iaz Kirmen saritu zuten eta aurten Anjel ... azken honek saiakera arloan jaso du saria. Nik Kirmenen lana saritua izan baino lehen irakurri nuen, iaz Lekitton geundela hango liburudenda elegante batean erosi eta gero. Ia 20 euro ordaindu nituen eta New Yorkera bueltako bidaian irakurri nuen gehien bat eta hango metroan lanera bidean bukatu. Ez dago gaizki, batez ere herriminez beteta zegoen (dagoen) ni bezalako euskaldun batentzat; baina sari bat? Ez dut uste. Sari berdina Unai Elorriagak SPrako Tranbiarekin irabazi zuen 2002an, eta berau Bruselan irakurri nuen segituan 2003an (sariduna zela jakin barik), eta kaka bat iruditu zitzaidan. Eskerrak aurretiaz Obabakoak jaso izan zuela saria... baina sari hau niretzat ez dauka sinesgarritasun handirik. Ia sari guztiak bezala. Halere Anjelen saiakera erosi eta irentsi egingo dut Bilbotik pasatzerakoan.
Zer gertatzen zaio euskal literaturari? Nola da posible lan horiek (Anjelena ez dut irakurri, beraz ezin dut ezer esan, Barrondori galdetu beharko diot) sariak jasotzea? Ez al dugu zerbait galdu?


Berrian irakurri nuen "berri ona" atzo.

No hay comentarios: