2010-10-08

LUGARES COMUNES


Udaberri euritsua izan dugu aurten
eta udara berdin hasi da.
Hastero behin,
hiru urte nituenean bezala,
galtzontziloak bustita ditudalarik
itzultzen naiz etxera.
Amarenera ezik, alabarengana.
Leku amankomunak.
Eta berriro
haurtzaroko oroitzapenetan
begirada galdu zait.

Metal pieza deformatuak
diztira bereziak sortzen ditu
bere anaia zuzenek ez bezala,
nire arimak islada propioak
egiten dituen moduan
zuzena ez delako.

Batzuetan, objetuen isladak
objetu bera baino ederragoak dira.
Lagun baten begietan
norbere buruaren irudiarekin
gertatzen den bezala.


PDFa hemen jaitsi dezakezu.

No hay comentarios: