2010-09-30

KONTATU DIDATE


Bere garain Bertolt Brechtek poema bat idatzi zuen eta Mikel Laboak kantatu. Neguk bertsio bat egin eta Txerokee diskan argitaratu zuen; eta iaz nik Bernati nire bisio partikularra dedikatu nion bere 30 neguak ospatzeko, Artxandan egongo ez nintzenaren aitzakitzat-edo:

Kontatu didate Nueva Yorken
Bernaten anaia dagoela,
Bernat’s bro.
Harlemeko krak etxeetatik hurbil
Nueva Yorken dagoela
kontatu didate.
Bere anaiaren begien indarraren bila
etengabe dagoela ere badakit
be my mirror
esan zuen Lou-k Nueva Yorken
eta gero Bernatek uhinen bitartez Bilbotik.

Kontatu didate anaiaren islada
Bernaten muskuluetan
nabarmentzen eta ikusten dela.
Bernaten bizarran ere, kontatu didate.
Beste behin ere
Artxandatik gertu
larunbatean,
basajaunekin egongo dela
ispiluaren beste aldean,
alde opakoan kontatu didate.
Isladak, ikustezin
bihurtzen duen aurpegi beltzean...
baina ispiluaren
materia osatzen duena halere,
itzala moduan.


Kuriositate bezala zera esango dizut. Argazki hau Bernatek New Yorkeko Guggenheim museoan egin zuen Unairekin batera Kroma laburrarekin New Yorkerako bidaia irabazi zutenean. Museo horretan argazki bat ateratzea debekatua dago, eta oso zaila omen da argazki bat ondo ateratzea. Gora zu Berni!
PDFa hemen daukazu eskuragarri.

No hay comentarios: