2010-10-28

EUSKAL ROCK IN NEW YORK


New Yorken bost urte egona naiz (2005-2010). Han Ipod bat erosi nuen (egia esan Isak erosi zidan) eta metroan zein autobusean, zein laborategian zein etxean musika pilo bat entzuten ibili naiz. Herriminak asetzeko euskal musika asko eta asko entzun dut. Hemen irakur dezakezun bezala bilduma bat hasi dut New Yorken entzun dudan euskal musika guztiarekin. Taldeak errepikatuko dira, baina abestiak ez. Umore desberdineko bildumak izango dira, muturrekoak, lasaiak, melodikoak zaratatsuak, rock, folk, metala, denetarik ekarriko dut. Inaxioren omenez eta zenbat miresten dudan aitortzeko lehen alea "inaxio" deitu dut eta hemen jarri dizut. Hona hemen kanten lista heterogeneoa, lehena izanda denetarik nahi bainuen:

Euskal Rock in New York!!!! iiiiiiiiiiijaaaaaa!!!!

No hay comentarios: