2010-10-06

EGOITZ MORENO


Egoitz tipo berezia da. Zirikatzailea, irakurle sutsua, senarra edo bikotea (ez dakit ezkondua ote dagoen ala ez), gidoilaria, aita, garagardo eta komikizalea. Batez ere oso tipo argia da. Nik Egoitzi esker pila bat ikasi dut azkenaldi honetan. Bere etxe birtuala bisitatzen baduzu Baga-Bigaren itxura bere Nostromoarenaren berdintsua dela ikusiko duzu. Arrazoia oso sinplea da; Egoitzek antolatu zidan nire barratxo xume hau.
Nostromoan filosofia eta literaturaren eta gizartearen eta politikaren eta munduaren inguruko hausnarketa inteligenteak emakume lirain xarmanten artean nahastuta daude. Gorputz erdibiluztuak (edo guztiz biluztuak) ironia eta sarkasmoz jantzita datoz, beste ezer behar ez dutelako. Zinea ere badago, eta arte pila bat, emakume ederren azaletan idatzita. Bitxikeri anitz eta emakumeak (hori esan dut jada, emakumeena). Begi berezia dauka Egoitzek errealitatea ikusteko, eta niri begirada horrek egunerokotasun grisaren aurrean laguntzen dit. Ordenagailua piztu eta berehala eta nire imeila begiratu eta gero Nostromora noa falta barik, eta ia beti sorpresa bat izaten dut, ia beti zerbait ikasten dut, ia beti zerbaitek kitxikatzen nau.

Asteburu honetan egunkari batean agertu da bere lanaren adierazle txiki bat...

Bere istorio gehiago irakurri eta ikusi (eta zerbait ikasi) nahi baldin badituzu hona, hona eta hona joan. Eta hemen beste gauza hau ere. Aita izateaz gain, lan egiten du eta bere emaztearekin bizi da eta afaria prestatzen du, erosketak egiten ditu, tipo arrunta baten bizitza dauka...nola hainbeste egiterairisten den misterio bat da. XXI.mendeko ilustratu bat gehiago da gure Egoitz.
Ni Egoitz honela ezagutu nuen, nola ez, Bernati esker... ziur horren zain zeundela... nola bestela... Egoitz ezkerretik hasita bigarrena da, maltxurrena dirudiena...


Gora Franco! Gora ETA! Gora Franco! Gora ETA! Goooooraaaa! Agian Bilboko Kafe Antzokian zeunden hiru desfasau horrelakoak ohiukatzen hasi zirenean arrunta zirudien gau hartan... orain nortzuk ziren badakizu.

1 comentario:

egoitzmoreno.com dijo...

enekito... mila esker. pero mira que estás chalao.

y la foto... de 2001. diez años dentro de nada. bueno, espero que te vengas para el aniversario, que algo haremos, no?

besarkada handi bat, lagun.