2012-11-20

EMOTION STALKERS


Bilboko metroan barrena Naia eta Ibairekin nindoan aurtengo udan tipo bat jarraitzea erabaki genuenean.
Norbait jarraitzea itzela da. Norbait horri argazkiak ateratzea, ere, alkandoradun argiak daramatzaten gizon bilbotarren kontrastea probestuz...
Argazki horiek blog batean jartzea...
Dena kontatzea...

Familia arraro bat ote gara? Pipermin bila irteten gara egunero. Kitxikapena behar dugu. Emozio yonki batzuk gara. Egun normal bat, egun galdu bat da. Egunerokotasunez betetako errepikapen aspergarriak ez dira guretzat. Egunak inposatutako diktadurez ihes egiten saiatu eta berehala askatasun horrek barre egitera garamatza. Poztasunaz gertu dagoen nonbaitera.



Tipoa konturatu zela uste dut. Teatro pixka bat egin zuen eta. Niri batzuetan gertatzen zaidan moduan... norbait ni begira dagoela uste dudanean, aktore famatu baten piura egiten hasten naiz. Hoberena... jendeak norbaitekin nahasten zaituenean... Bartzelonan, aspaldi, txinatar bikote batek, Guardiola (?????) nintzelakoan Ramblas erdian gelditu, autografo bat eskatu eta nirekin argazki batzuk ateratzeko baimena eskatu zidaten.

No hay comentarios: