2012-11-27

IPARRALDEKO ZERUAK


Dakizun bezala gora begira nago sarritan.

Aurtengo udan autokarabanatxoa hartu eta iparralderantz jo genuen, Estokolmora lagun batzuk bisitatzeko helburuarekin. Guztira 21 egun eman genituen errepidean; Belgika, Holanda, Alemania, Danimarka eta Suediaz gozatuz. 2800 km egin eta gero, Suediako aireportuko parkinean utzi genuen gure etxetxoa eta abioez itzuli ginen Bruselara uztaila amaitu baino lehen. Iritsi eta berehala umeekin Bilbora joan nintzen. Autokarabanatxoak beste 5000 km egin zituen Suedia zati bat eta Norbegiako zati handiago bat lagun batzuekin (Jean Charles, Laurence eta bere hiru alabak) zeharkatu eta gero.

Suedian aktoresa asko ezagutu nituen.

Gauak laburrak dira iparraldean uda partean, batez ere ekaina bukaera eta uztaila hasieran. Segituan dituzun argazki gehienak hegoaldeko zeruak ilunak zeudenean hartuak izan ziren. Gizabanakoarekin gertatu ohi den bezala, hango herritarak desentsibilizatuak daude, eta ez dute jada gora begiratzen. Gu laurok ordea guztiz flipata eman genituen gau guzti-guztiak.

Argazkilari hobeagoa izatea gustatuko litzaidake honelakoetan...











No hay comentarios: