2012-11-29

LAMIA


Atzerritik ezin hurbil egon,
barnealdean ezin hurbilago;
                          ezinegon.

Mendi-itsasoko
               gorputz
merkatu-tabernako
                 doinu
azala belus-egur
nolakoa da zure arima
euskal-lami maitxia?

Bi eratakoak
gara denok kanpotik
amamaren ustez;
jantzita ederrak bai
baina biluzterakoan itsusiak direnak.
Eta besteak. Alderantzizkoak.

Lamia ezik, magiagatik agian.
Koloredun oihal 
zein gorputzeko tonu,
perfektua dela dio
Kama jainko hegalariak.

Salbuespen barik araurik ez.
Desirak arauei muzin.
                                                          Lamia. ai, Lamia!


No hay comentarios: