2012-11-26

GUILLAUMEN AZKEN IMEILAK


French Style. Horrela zuen izena Guillaumek larunbatean bidali zidan imeilak. Hitz gabekoa (kanten hitzak arretaz entzun behar nituenaren seinale). Kanta biren estekak:





Excellent! Magnifique! J'adore cette musique! Les paroles... ay! l'erotique... le comique... j'adore! merci Guill! merci!

Baina Guillaume ez da tipo monokromatikoa. Ezta pentsatu ere. Ostiral gauean beste esteka hau bidali zidan:



Yes! Ruin it all! Fuck it!

Urtea hastean Bagan tradizio bat dugu. Aurten Guillek sekulakoa prestatuko digulakoan naiz. Iazkoa gogorra egin zitzaion, disko urrien urtea dela esan zidan aurreko astean... urte honetako zerrenda aukeratzeko 365 egunetan zehar lan egin du gaixoak. 2012a ere ez da urte musikala izan. Baina Guill berezia da. Lagun batzuek urtean behin baino gehiagotan idazten didate. Horrek beste ezerk baino gehiagok pozten nau. Mezuak. Lagunak. Hitzak. Maitasunak. Bihotz beroak.

Haut les coeurs!

No hay comentarios: