2012-11-28

HALAKOAK DIRA ETA KITTO!


Eneritzek aurreko egunean mezutxo bat bidali zidan. Laster kontatuko dizut Eneritzez, baina momentuz, Kasernaraten disko berriaz gozatu, taldeko kanpain dendatik hartu berri dut. Bertatik, edo hemendik, jaitsi dezakezu. Debalde.


Niri ahotsa gehien gustatzen zaidana da. Letrak. Akatsen xarma. Autentikoa. Erreala. Ukitu daitekena. Bukowskik behin eta berriz esan zuen moduan... ez dago onik, ez dago txarrik. ez dago gazkilerik... gizabanakoa dago. Ez zaitez lotsatu. Charlesek gizabanako baten miseria guztiei buruz idatzi zuen. Lehen pertsonan... mundu honen alderik zatarrena ekarriz sorospen ariketa bat egin zuen, nahigabe... edo nahita. Gu salbatu gintuen, ez gurutzean hil zen (???) beste hark bezala. Nahi duzuna egin dezakezulako. Libre zarelako. Ispiluaren aurrean zaudenean... bere hitzak gogoratu. Ez da zure errua. Ez da erru bat.

Ba hori... Kasernarat entzun; errealitate dosi galanta Eneritzek kantatua. Berea baino ez den ahots horrekin. Zenbat taldek edo bakarlarik esan dezake hori? Eneritz entzun eta bera dela argi gelditzen zaizu. Edo bestela joan zaitez otorrinora. Eneritz lotsatuko da, ez zaiolako honelako lorez betetako konturik irakurtzea gustatzen. Baina berak badaki ez dudala esaten perfektua denik, esaten ez ditudan guzti horietan baitago hobetzeko espazioa. Eta hori berri ona da. Gainera perfekzioa... berari bost! Barkatu loreengatik. Behintzat ez dute usainik.


1 comentario:

Furyak dijo...

Hitz ederrak Eneko... mila esker!
Muxu bat Gasteiz hotz honetatik, lotsati baten partez ;)