2012-11-29

BILBLOGARI


Atzo idatzi zuten Nontzeberritik. Gaur arratsaldean izango omen da Bilblogari 2012 sari banaketa, Bilboko La Bolsa Udaltegian... Lehiaketa bat zenez, parte hartu nuen. Ahaztu ere. Barkatuko didate Nontzeberrikoek. Parte hartzaileen zerrenda begiratu eta kuxkuxeatzen hasi eta Lucia M.M. izenean klik egitean, zera aurkitu dut:

egon badaude

Berogailua

Hotza

Gorria

Ilargia Egunez
Gosaria arratsaldez, parranda igandez.

Argazki gehienak ez dira bereak, flickretik datoz (Luciak argazkilarien izenak jartzen ditu argazkien behekaldean, nik ez bezala). Izenburuak eta esaldiak ordea bai. Itzela! Hauek biek ere txundituta utzi naute. Momentua Bizi (Amaia I.A.) eta Alter eta Ego (Ander O.B.). Gaur arratsalde-gauean (evening euskaraz?) irabazleen izenak (kategoria desberdinak daude) jakingo dira. Hoberenek irabaz dezatela! Beste behin ere ez naiz ni izango. Eta horrela izan behar du gaurkoan ere. Argi daukat.

No hay comentarios: