2012-11-27

LEHIAKETAK


Aurten hainbat lehiaketan parte hartu dut... Lasai. Ez dira edertasun txapelketak izan. Momentuz isiltasuna da nagusi. Badakizu horrek zer esan nahi duen. Lo importante es participar. Ziur! Esaiozu hori beti galtzen duenari. Fijo poztuko dela.

Lehiaketek, saririk ez ezik, zerbait ematen didate; epe bat eta irakurleren bat edo beste (epaimahai kide gizajoak). Epeak, idazlana bukatutzat eman behar deneko egun horrek, idaztera bultzatzen dit. Irakurle ikusezin horien kritikak irakurtzea gustatuko litzaidake eta horietatik ikasi. Lan izugarria izango litzateke beraientzat. Pena bat.

Gaur Lasarte-Oriako XXVI literaturako lehiaketako emaitza jakin dut oraintxe bertan, aurreko astean publikoa egin zena. Nik webgunez webgune galdu behar dut denbora emaitzak bilatzeko. Isiltasunak zer esan nahi duen badakit, hortaz, ego-kolpe berririk ez. Baina nork irabazi nahi duen jakin nahi dut beti. Kuriositateak hil zuen katua. Ikastolan nire bihotzeko neska harekin alde egin zuen tipoaren aurpegia ikusi nahi izan nuen bezala. Fakultatean maite izan nituen N1 eta N2 beraien mutil-lagunekin distantzian zelatatzen nituen moduan. Lasarteko lehiaketako hiru kategorietan parte hartu nuen (bai, optimista eta estajanobista bat naiz, masoka pixka bat ere). Hiruretan irabazitako pertsonen izenak googlen sartu eta beste zenbait lehiaketak irabazi izan dituztela ikusi dut.

Laster hemen aurkituko dituzu bidali nituen mikrokontakizun biak. Exhibizionismoaren ajeak. Biak Bagan irakurri ditut jada, baina bertsio luzeago eta landu-zuzendu-berridatzi gabekoan. JK eta Heriotzaren aurpegian dira hain zuzen.


No hay comentarios: