2011-12-30

UDABERRIKO LOREA


Oierrek Udaberriko Lorea kanta bidali zidan behin. Rafa Ruedaren kanta bat da. Bideo baten atzean ibili naiz, baina ez dut aurkitu. Rafaren myspacean bi kanta baino ez dago, bere webguneak azken diskaren materiala baino ez dakar groovesharken diska hau baino ez dator, eta Rafaren arrastorik ez badok info datubasean. Rafaren abestia partekatzeko nire argazki batzuk hartu eta muntai bat egin dut. Gogoratu, muntaia aitzaki bat baino ez da Rafaren abestia entzun dezazun, beraz, ez dituzu argazkiak begiratu behar. Bolumena igo behar duzu, hori bai. Hala ere hainbeste loreen argazkiekin zerbait egitea lortu dut azkenean, bestela nire ordenagailuen zirrikituetatik galduko ziren.



Barkatu Rafa, bideo ederragorik ezin dut egin. Beharbada zure kanta zoragarriegia da, eta horren aurrean gauza bat egin daiteke soilik; isildu eta gozatu. Mil esker zure talento horrekin hainbeste urte gure artean egoteagatik.

EGUNERAPENA:
Bideoa youtuben dago orain, hemen.

No hay comentarios: