2011-12-01

HAUTSA PUZTU: ARGAZKIRIK GABEKO OROITZAPENAK


Zurekin gogoratu naiz
eta idatzi dizut
eta erantzun didazu
Esbjörn Svensson hirukotea
entzutea bururatu zait metroan,
oraingoan zuretzat poemetan.

Esbjörnen begiak
itzaliak betirako dauden
ur azpian dagoenari begiratuz
mundua bukatu arte.

Zure begirada lotsatia
dut gogoan
edozein herritako kaletako
gaueko ordu txikietan.
Guapoena zinen beti.
Nire ondoan egon zinen.
Oso gertu;
gauza txikietan
beti elkar ukitzeke.

Sopelanatik pasiran
aurrean geneukanaz gozatzen
gure ansiedade eta beldurrekin bizitzen ikasten,
maitasunaz hitzegiten
Kotxean kilometroak ibiltzen.

Gure erlazioa hor gelditu zen
Esbjörn dagoen tokian,
iluntasunean, lehenaldian.
Memorian soilik
argitzen du goizak
elkarrekin gaude berriro
kafesne bero baten usaina datorkit barrura.

Pena bat Esbjörnena.
Pena itzela.
Pena bat gurea.
Itzela baino haundiagoa.

Halere altza ditzagun kopak
eta egin dezagun topa,
Gora gure argazki gabeko
egun zaparrada hura! Gora!

Ez dago argazkirik. Espero al zenuen bat?
pdfa hemendik hartu.

No hay comentarios: