2011-12-01

JAKARIK EZ


Hotza zen arratsaldea
haurroi
jakak janzteko esan nien
batzuek jarri
eta besteok ez.

Arratsaldeko argia
desagertu zen
algara, korrika eta jokoen
artean
hotz beltza ekarriz;
nire letania hasi nuen berriz
jaka gabekoak behartuz

Trevorrek jakarik
ez omen zuela zioen.
Sinistu nion.
Jolasak antolatzeari
ekin nion.
Trevorri noizbehinka galdetuz
honek jaka gabe etorri zela

hide and seek !-
oihukatu nuen

ume batek
jaka gorri bat ezkuturik
topatzea, ez nuen espero;
gorria eta beltza

Treeeeevoooor…


pdfa betiko ganbaratxoan.

No hay comentarios: