2011-12-14

TRENBIDEKO BURDINA


Aurreko Ostegun gauen Gare du Midira Oierren bila joan nintzen. Pozaren-pozez. Sorpresa anitz zekarren honek besapean, eskuartean, buruan. Asteburu ikaragarria izan zen, magikoa, intentsoa, gurea. The Starting Point baten asteburua.

Nire moleskinera joan eta lehen espazio txikian, aurre-aurrean, 2010eko Urrian idatzitako poema hau hartu eta pixkat aldatu dut:

zurekin hitz egin dut
ez zure mamuarekin
ezta zure itzalarekin ere
zurekin, ez nire oroitzapenekin
zure argazkiekin gehiagorik ez

ispiluaren aurrean gelditu
zen dena
Urtarrilako gau batean
hilabetea bukatzeke

baina ez zaitut entzuten
agian isildu beharko naiz
aintzinako indioen antzera
belarria
trenbideko burdinan jarriz
urruneko soinuak
etorriko al dira?

hodeien partitura abestuko dut
bestela kable beltz horrekin
airea barrutik atearko dut
zure ahotsa ahaztu dudalako
zure irria bezalaxe
zure begien berdea ere

umezurtzentzat trena
ez da berriz geltokira
itzultzen, inoiz ez.


pdf-a hemen. Adi egonez gero laster Oiene Sessions berri bat ikusteko aukera izango duzu. Adi ez bazaude, lasai, ostiralero bezala... txapa sartuko dizut, nire halanolakotasunaren islada bitxi berri batekin zure leihoa zikinduz.

No hay comentarios: