2011-12-02

INAKI


Oierri esker ezagutu nuen Iñaki.
Ez, egia esan Erikari esker. Erikak dokumental antzeko hau bidali zidan:



Bale. Orain malkoak lehor ditzakezu eta irakurtzen jarraitu, nahi izanez gero. Hilabete batzuk eta gero, Oierrek Iñakiren "Bajo los Cielos de Asia" liburua ekarri zidan. Liburuko azalean adats errubixo bat duen gizona ikusten da, eguzkiak aurpegian ematen dio, irribarre bat irudikatzen zaio, agian eguzkia baino ez da. Bere atzean menditzar bat, elurrez betea. Laranja, zuria, grisa eta urdina. Hiru egunetan irakurri nuen, Frantziako Britainiako irla txiki batean. Bihotzarekin idatzitako liburu eder bat da. Iñaki ezagutu nuela uste dut batzuetan. Pena bat ezagutu ez nuela aitortu behar dudanean. Irakurri beharko zenuke, benetazko gauzen atzetik oraintxe bertan irteteko. Lehen edizioa agortu da jada, pentsa. Egoitzek dioen moduan, inork ez du zure liburu bat erosiko, beharbada kasualitatez, baina nor erosiko du zuk idatzitako ezer? Beraz, pentsa ezazu berriz ere.

Ez dut hor bukatuko. Oierrek bigarren liburu bat ekarri zidan eta. Azal arroxadun, elur txuri pilo bat, eguzki argia eta piolet bat ikus daitezke bertan. Jorge Nagorek, Iñakiren laguna, "Los Catorce de Inaki" idatzitako erreskatearen kronika da. Liburuaren amaieran Iñaki hil egingo dela jakin arren, liburua emozioz betea dago. Beharbada, hil egingo dela dakizulako, emozioz betea dago. Horia, Alexey, Ueli, Denis, Don, Nancy eta sherpa guztiak pixkat gehiago ezagutzen dudala uste dut.

Iñakik amets bat zeukan eta SOS Himalaya deitu zion. Hemen egitasmo honi buruz informazio gehiago.

No hay comentarios: