2011-12-06

KLIP BERRI BAT


Kanta jada ezagutzen dugu. Ondo gainera. Orain Ibon Antuñanok zuzendutako bideoarekin datoz Berri Txarrak:



Estetikoki asko gustatzen zait, bengalak, bizarrak, Galderren burua, Daviden begi itxiak, Gorkaren begirada zuzena. Gustoko dut kanta ere. Baina osotasunean bideoa ez du funtzionantzen, nik uste behintzat, ezer kontatzen ez duelako. Bideoaren formatoak zeozer gehiago ekarri beharko luke, kanta bat bete beharko luke. Hemen hiru gizon ikusten dugu, musika egiten, zuri-beltzean, baina non daude albo-kalte horiek? Barkatu Berri, kritikatzea ez zait gustatzen... baina hau ez da kritika bat, komentario inozo bat baizik. Aizue, beharbada ez dut klip berria ulertu. Hemen nago azalpenak jasotzeko prest.

No hay comentarios: