2011-11-17

ZURE ATZETIK


Aurreko egunean postariak etxera pakete bat bermeotik ekarri zidan. Bi diska bertan. Bata mursegoren "bi" eta bestea napoka iriaren zuzeneko "lehertarazi edifizioak". Biak eraman nituen kotxera. mursegorekin hasi eta autopistan barrena galdu nintzen, sebastopol eta transilvaniatik, bilboruntz joan nahiean, nola ez. Oraintxe bertan mursegori idatzi diot. napokak bete zituen espazioak mursegoren isiltasuna iritsi zenena. Diska ederra da, eta ez zaizkit bertsioak gustatzen. Aski dakizu hori Baga ezagutzen baduzu. Halere bederatzigarren kanta hasi zen... banjo bat... ezezagunak ziren notak... eta lehen hitzak "bere anaiekin batera, lasai da mahairen erdian"... eta ia autoistripu batean aurkitu nintzen, kontzientzia erdi galduta, flipatuta, jota, emozionata. Kotxea gelditu, bolumena igo, leihoak jaitsi eta ahotsak egiten hasi nintzen. Kanta hiruzpalautan entzunez. Hemen Eibarko gaztetxeko zuzeneko bertsioan ere:



Hemen Sutaren live bertsioa ere, Borxarekin. Joder.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Betirako, Grandullón!!! ;D

Mxxx