2011-11-21

MINAREN RAPA


Aulki deserosoak
gero eta sarriago
daztatzen ditu
nire ipurdi potoloak
nola izango ote da mina
neska lirain argal horrentzat?
plazerra ala mina
sexua ala dominazioa?
domina
zein mina
dominazio
zein dolumina
rapeatzeko ematen duen
hitz zatia

rap eta ez rape
ingelesez ezezik, arrain
honek ere min
mina, domina, dominazio
abesti mingotsa
nota menorrez kantatua
zurekin soilik
desafinatzeko beldurrik ez

helburu bakarra
min hori uxatu
eta zapore garratz hau
ahotik atera
eskailera hori igoz
urdina delako artearen kolorea
urdina delako helburu bakarra
metal hotzaren eskaileran gora

laster etorriko zarelakoan
mina transformatuko da
ai ama! hau
ai ama… horretan bihurtuz


pdfa hemen.

No hay comentarios: