2011-11-18

ILUSIOA MAHAI GAINEAN


Gizon bat idazten
munduaz ari da
gaixorik dago, gizona ez.

txisa usaina
eta akzioak aurrean
hori dena, hau eta bestea
gizona eskaileretan eserita
mundua badoa
lagunak etorri zaizkio ondora
konturatu gabe
gizonak liburu beltza
poltsikoan gorde du
dagokion ezkutalekuan
zutitu da eta ibili badoa

[...]

marmarka

[...]

mundua gaixorik
bere aldetik dihoa
ordu batzuk eta gero
gizona geldituko da
berriz eseriko da
idatziko du
munduak, aldiz,
gaixorik jarraituko du.

minutuak joan dira
ez dira itzuliko
tabernan argia dago
plastikoskoak dira edalontziak
plastikoskoak ahotsak
plastikoskoak titiak
plastikoskoa dirua
irribarreak ere
gauak hasi baino ez duelako egin
ipurdiak desiratuko ditugu gero

momentuz hotza kalean
argiak piztuta daude,
frantzesez ari dira farolak
plastikoskoak hauek ere,
baina frantzesez,
garagardoaren antzera
gau honetan argia ekarriko duena
barre horiak
memoriak zuri beltzean;
txisa usaina du kaleak
hizkuntza ezik
usainaren memoria
hobe gordeko dudala badakit

argi dago non dagoen
gaur eguneko ilusio galdua
hemen, nire ondoan
mahai huts horretan.


pdfa hemen eskuragarri.

No hay comentarios: